Politika -

Polemika

UPyD: 'Ibarretxek erretiratu arte ez du pentsiorik kobratuko'

Gorka Maneirok, asteazkenean, lehendakari ohiak urtero 50.000 euroko biziarteko soldata duela esan zuen.

Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.
Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.
Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak aitortu du oker zegoela asteazkenean Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak urtero 50.000 bat euroko soldata bete egin zuen karguagatik kobratzen duela esan zuenean. Kopuru hori erretiroa hartzean hasiko da jasotzen.

Maneirok, halaber, Ibarretxek Eusko Jaurlaritzari 9.000 euro fakturatu zizkiola bidaiengatik, 3.300 bazkariengatik eta 11.000 euro prestakuntza ikastaroengatik, 2010etik 2013ra, lehendakari ohia izateagatik, esan zuen.

EAJk gaur bertan erantzun dio Maneirori, eta gogorarazi dio Ibarretxek azken urteetan fakturatutako 25.000 euroak bulegoko eta ordezkaritzako gastuak direla, lehendakaria izateagatik dagozkiola.

Gainera, EAJk gogorarazi du Ibarretxe ez dagoela erretiratuta, eta, hortaz, ez duela Eusko Jaurlaritzarengandik pentsiorik edo soldatarik. Maneiroren gezurrak, kalumniak eta demagogiak “erabat onartezinak” direla esan du.

"Huts egite bat"

Ohar batean, UPyDren legebiltzarkideak aitortu du “huts egitea” izan zela esatea Ibarretxek gaur egun pentsioa kobratzen duela, "erretiroa hartzean jasoko baitu".

Dena dela, Maneirok berretsi du "zalantzagarria" dela Ibarretxek "bidaietan eta ikastaroetan" izandako gastuak Euskadiren ordezkaritza instituzionalareko erabiliak izatea: "Ezin da onartu –esan du- diru publikoa kobratzea abertzaleen postulatuak munduan zehar defendatzeko, eta kontrolik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Juan Jose Ibarretxe bideoak