Politika -
Castelló
Iker Beristain presoa aske geratu da
Beristainek 2005ko abenduan zortzi urteko kartzela-zigorra jaso zuen, ETAren kolaboratzaile izateagatik.
Erredakzioa
Iker Beristain ETAko presoa aske geratu da gaur, larunbata, goizean Castelloko espetxetik atera ostean, Etxerat presoen eskubideak defendatzen dituen elkarteak zabaldu duenez.
Beristainek 2005ko abenduan zortzi urteko kartzela-zigorra jaso zuen, ETAren kolaboratzaile izateagatik. Auzitegiak frogatutzat jo zuen 2001eko urrian Fernando Bert ETAko kidearekin elkartu ostean, "erakundean parte hartzeko prest zeuden pertsonen zerrenda bat emateagatik".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea