Politika -

Kongresuan

Montoro Kongresuan izango da baina ez du Pujolen daturik zabalduko

PPk ukatu du, CiUren botoei eta EAJren abstentzioari esker, Ezkerra Pluralak eta PSOEk egindako eskera, ministroak Pujolen inguruan hitz egiteko.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Artxiboko irudia. EFE
Cristobal Montoro
Montorok agerraldia egingo du Pujoli buruz hitz egiteko

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk ukatu du, CiUren botoei eta EAJren abstentzioari esker, Ezkerra Pluralak eta PSOEk egindako eskera, Cristobal Montoro Ogasun ministroak "amnistia fiskalaren" eta Zerga Agentziak Pujol familiari emandako tratuaren inguruan hitz egin zezan.

Halere, ministroa Kongresuan izango da, "iruzur fiskalaren kontrako borrokan" emandako aurrerapausoez hitz egiteko, Alderdi Popularrak Montororen agerraldia oihuko bideetatik, eta Jordi Pujol testuan aipatu gabe, eskatu ostean.

Zehatz-mehatz, Montorok Ogasunaren Batzordean egingo du agerraldia irailaren 2an, edonola ere, Ana Maria Madrazo PPren diputatuak ohartarazi duenez, legeak hiritar zehatzen inguruan datuak ematea debekatzen du, beraz, ez du zehaztuko Pujolek edo bere familiak amnistia fiskalaz baliatu ote ziren.

Aurretik, Alfonso Alonso Kongresuko PPko bozeramaileak azaldu duenez, ministroa alderdi popularrak hala eskatuta joango da Kongresura, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren balantzea egitera, eta ez bereziki Pujol auziari buruz aritzera, nahiz eta gai horri buruz hitz egingo duten, “beste egoera batzuez” arituko diren bezala.

Joan Coscubiela ICVko diputatuak esan du Montororen agerraldiak “behingoz” iruzur fiskalak Espainian duen inpaktuan sakontzeko balio izan behar duela, Pujol auziak Espainiako “elite ekonomikoak eta politikoak” zergak saihesteko “konplizeak” izan dire berretsi du.

Bestalde, Alfred Bosch ERCko kideak adierazi duenez, iruzur kasu guztiak “Espainiako oligarkia ekonomikotik eta politikotik” datoz. Halaber, Montororen agerraldiaren alde dagoela azpimarratu du, “duela urte askotik, hamarkadetatik” “Katalunian politika garbia” eskatzen dutelako.

EAJ ere ministroa Kongresuan agertzearen alde azaldu da, halere, Pedro Azpiazu diputatuaren hitzetan, “agerraldi garrantzitsuak” Jordi Pujolek Kataluniako Parlamentuan egin behar duena izan beharko luke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea