Politika -

Batzokien finantzazioa

'Oposizio lanaren' baitan kokatu ditu PPk batzokien salaketak

Aitor Esteban EAJko bozeramaileak PPko eta Bilduko "batzuei" abokatuak prestatzeko ohartarazi ondoren heldu da De Andresen erantzuna.

De Andrés: 'PPren salaketa opozioaren betebeharren baitan dago'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Andres Arabako ahaldun nagusia eta EAEko PPren idazkari nagusiordeak popularrek batzokien finantzazioaren inguruan EAJren aurka egindako salaketa hau "popularren oposizio lanaren" testuinguruan kokatzen dela jakinarazi du astearte honetan.

Aitor Esteban EAJko bozeramaileak PPko eta Bilduko "batzuei" abokatuak prestatzeko ohartarazi ondoren heldu da De Andresen erantzuna.

Popularrek udara honetan behin eta berriz nabarmendu dute alderdi jeltzaleak duen "ondare garrantzisua", 200 egoitza baino gehiagorekin”, eta nola finantzatu den gaiaren inguruan “susmoak” azaldu dituzte.

Bestalde, EH Bilduk EAJren "kudeaketa iluna" salatu zuen udalarrietan eta aldundian.

De Andresen ustez, PPren salaketa hau "popularren oposizio lanaren" testuinguruan kokatzen da, Gobernuari "gardentasun gehiago" eskatzeko garaian. “Jarduera politikoaren parte da. PPk ez du hitz juridikoetan proposatu, hausnarketa politiko moduan baizik, eta hala ulertu eta mugatu behar da”, azpimarratu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea