Politika -
Saskibaloiko Munduko Kopa
EH Bilduk elkarretaratzeak deitu ditu AEBren partidetarako
"Freedom for the Basque Country" lemapean, BECen aurrean larunbatean, igandean eta datorren asteartean egingo dituzte elkarretaratzeak. Bizkaiko Aldundiak "arduraz" jokatzeko eskatu dio Bilduri.
Erredakzioa
EH Bilduk hiru elkarretaratze deitu ditu, "Euskal Herriaren asakatasunaren alde", Barakaldoko BECen pabilioiaren aurrean, Estatu Batuetako selekzioak saskibaloiko Munduko Txapelketan jokatuko dituen hiru partida hasi baino ordu eta erdi lehenagorako.
EH Bilduk abuztuaren 30ean (larunbatean)eta hilaren 31n (igandean) 20:00etan eta datorren asteartean (irailaren 2an) 16:00etan egingo ditu elkarretaratzeak (AEBren partidak 21:30ean eta 17:30ean izango dira). Estatu Batuetako selekzioak veste bi partida ere ditu, vaina ez dute elkarretaratzerik deitu.
Lema "Freedom for the Basque Country" izango da, "Askatasuna Euskal Herriarentzat".
Erne sindikatuaren protestak
BECen pabilioiaren aurrean protesta gehiago ere egingo dituzte; izan ere, Erne sindikatuak, Ertzaintzan gehiengoa duenak, irailaren 2an Segurtasun Sailaren lan-politikaren kontrako elkarretaratzea egingo du. Ernek jakinarazi duenez, zenbait protesta egingo ditu irailean, eta hori lehenengoa izango da.
Bizkaiko Aldundiak "ardura" eskatu dio Bilduri
Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomi Sustapeneko foru diputatuak "arduraz" jokatzeko eskatu dio EH Bilduri, koalizioak Munduko Saskibaloi Txapelketako AEBren partiduen aurretik "Freedom for the Basque Country" lelopean deitutako manifestazioen harira.
"Espero dudan bakarra guztiok erantzukizunez portatzea da, asko baitako jokoan", azaldu du.
Horren harira, Pradalesek adierazi du "oinarrizkoa" dela munduaren aurrean ematen den itxura, eta "positiboa" izan behar dela. "Herrialde, lurralde eta hiri garrantzitsu bat izan behar dugu, gauzak ongi egin baititugu; abegitsuak izan gara, besoak zabalduta hartu ditugu bisitatzera etorri direnak eta irudi erabat positiboa eman dugu", azpimarratu du.
"Herrialde demokratiko bateko antolaketa eta batasun askatasunaren barnean, erantzukizunez jokatu behar da, helburua ez oztopatu eta zalantzan ez jartzeko. Mundialak Euskadin irudi arrakastatsua eskaini behar du", zehaztu du.