Politika -
Gernika
PSEk Gernikako Arbolaren 'hondatzeak' sortzen dion kezka adierazi du
Batzar Nagusietan, bere egoeraren inguruko galdera bat erregistratu du, konpontzeko hartuko dituzten neurriak zehaztuak izateko.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusietan, PSE-EEk Gernikako Arbolaren "hondatzeak" sortzen dion "kezka" adierazi du. Juntetxearen ondoan dago, Gernikan, Arbola.
Juan Otermin PSEren ahaldunak galdera bat erregistratu du, Josune Ariztondo Kultura foru-diputatuari zuzendua, arbolaren egoera azaltzeko eta hori konpontzeko nerriak zehazteko, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez.
Gernikako Arbolak sinbolismoz betetako haritza da. Bizkaiko foruak hor zin egiten zituzten, antzina, eta gaur egun lehendakariak hor egiten du zina, kargua hartzean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea