Politika -

EH Bildu

Palestinara bidaiatuko du Josu Juaristik Gazako egoera ezagutzeko

EH Bilduren europarlamentariak bat egingo du datorren astean Palestinara bidaia egingo duen Europako ezkerraren taldearen ordezkaritzarekin. Bidaiaren helburua Gazako egoera gertutik ezagutzea da.

Palestinara bidaiatuko du Josu Juaristik Gazako egoera gertutik ikusteko. Artxiboko irudia
Palestinara bidaiatuko du Josu Juaristik Gazako egoera gertutik ikusteko
Palestinara bidaiatuko du Josu Juaristik Gazako egoera gertutik ikusteko. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariak Europako ezkerraren taldearen (GUE-NGL) ordezkaritzarekin batera datorren astean Palestinara bidaia egingo du 52 egunetako erasoen ostean Gazak bizi duen egoera eta beharrak gertutik ezagutzeko.

Europako Parlamentuan parte den talde honek segurtasun neurri zailetan egingo duela bere egitekoa eman du jakitera ostegun honetan Juaristik prentsaurreko batean, izan ere, "Gaza suntsituta dago eta Israelek bere blokeoa mantentzen du", esan du.

Uztaila erdialdera bidaia hau antolatzen hasi zirenean "Gazara sartzea eta zonaldeak bizi duen egoera bertatik bertara" ezagutzea zela helburu nagusia azpimarratu du europarlamentariak.

Europako ezkerraren taldearen (GUE-NGL) ordezkaritza honek bertako alderdi politikoekin, Gobernuko ordezkariekin eta gizarte eragileekin elkarrizketak egingo ditu, baita erakunde israeldarrekin ere, baina nabarmendu du "agenda zabalik dagoela".

Juaristiren aburuz "ez da nahikoa" su-etena Palestinaren etorkizunerako eta, hori dela eta, “Palestinaren okupazioa eta Gazaren blokeoaren amaiera” eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea