Politika -

Kataluniako Galdeketa

Masek Kontsulta egingo dela ziurtatu die Gobernuko kideei

Soraya Sáenz de Santamaría presidenteordeak Auzitegi Konstituzionalak galdeketaren aurrean hartutako erabakia errespetatzeko eskatu dio Artus Mas-i.

Kataluniako gobernua
Kataluniako gobernua
Kontsulta hizpide Katalunian, oporren osteko exekutibetan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidenteak Gobernuko 250 goi-kargudun bildu ditu astelehen honetan, ikasturte politikoari hasiera emateko, eta, galdeketa egingo dela baieztatu die.

Erronka berri honi aurre egiteko "prest gaude", azaldu du bilera ostean Farncesc Homs, Kataluniako Gobernuko bozeramaileak kazetarien aurrean. Mas-ek argi utzi du "ziur dagoela" azaroaren 9an herri galdeketa egingo dela eta irabazteko aukerak daudela, esan du bozeramaileak.

Anna Simó ERCko bozeramaileak, berriz, "hartutako konpromisoak betetzeko" eskatu dio CIUri eta azaroaren 9an egingo den autodeterminazio galdeketari babes zorrotza adierazteko eskatu dio.

"Galdeketa legala eta adostua izango da", azpimarratu du Simo-k, izan ere, Auzitegi Konstituzionalak ez du Kataluniako estatutuaren eta Konstituzioaren neurrikoa den botaketa bertan behera uzteko legezkotasunik.

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak, berriz, Auzitegi Konstituzionalak herri galdeketa geldiarazten badu, hurrengo egunean haren alderdia ez dela “besoak gurutzatuta geratuko” jakinarazi du eta azaroaren 9an kontsulta egiteko lanean jarraituko duela azaldu du.

Katalunia "aukerak" ematen ari dela eta kontsulten legea ez dela arazo bat, “arazoaren konponbidea baizik, abagune bat” esan du Rullek, izan ere, “legearen barruan dago”.

Soraya Sáenz de Santamaría: "Balio konstituzionalari dagokionez ahulduta jaio da Kontsulten legea"

Soraya Sáenz de Santamaría presidenteordeak Auzitegi Konstituzionalak galdeketaren aurrean hartutako erabakia errespetatzeko eskatu dio Artus Mas, Kataluniako presidenteari.

Irizpenekin oraindik ez badago ere, balio konstituzionalari dagokionez kontsulten legea oso "ahulduta" jaio dela esan du Saenz de Santamariak, eta hori dela eta, Kataluniako Parlamentuak "gogoeta" egingo duela espero du.

Alicia Sanchez Camacho Kataluniako PPko buruak, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa bertan behera uzten badu, ia hautestontziak jarriko dituen galdetu dio Artur Mas presidenteari. Camachok, gainera, galdeketa legez kanpo dagoela nabarmendu du.

Miquel Iceta PSCko lehen idazkariak, bere aldetik, esan du, nahiz eta haren alderdiak Kataluniako kontsulten legea babestu, hau "hobetzeko" lanetan dabilela, Berme Kontseiluak galdera bikoitza gehitu dezan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Artur Mas argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean