Politika -

Afiliazioa

Maite Pagazaurtundua UPyDko alderdikide egin da

Aurrera eman duen pausoa alderdia beretzat “politikaren birsorkuntzaren benetako palanka” dela esanez arrazoitu du, baita “populismoaren eta nazionalismoaren aurkako antidoto” moduan ere.

Maite Pagazaurtundua UPyDko eurodiputatua. Artxiboko irudia. EFE
Maite Pagazaurtundua
Maite Pagazaurtundua UPyDko eurodiputatua. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Pazaurtundua euskal eurodiputatua UPyDko alderdikide egin da asteazken honetan. Alderdi horretako bigarren zenbakia izan zen maiatzaren 25eko hauteskundeetan, eta Europako parlamentarioa da uztailaren 1etik.

Ohar batean, aurrera eman duen pausoa alderdia beretzat “politikaren birsorkuntzaren benetako palanka” dela esanez arrazoitu du, baita “populismoaren eta nazionalismoaren aurkako antidoto” moduan ere.

Pagazaurtunduak azaldu duenez, antolaketa kanpainaurrean eta kanpainan ezagutzen joan da, eta “kanpotik UPyDk nola funtzionatzen duen ikusi ahal izanda benetako pribilegiatu baten moduan” sentitzen dela nabarmendu du.

“Horrenbeste gustatu zait, hain jende bikaina ezagutu dut, non sakonago ere parte hartu nahi dudala”, gaineratu du.

Pagazaurtunduari Meritu Konstituzionalaren Domina eman zioten 2003an, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea izan zen 2005 eta 2012 urteen artean, baita “Aski da” herri ekimenaren fundatzaileetako bat ere.

UPyDk lau eurodiputatu ditu Euroganberan, Francisco Sosa Wagner buru duela.

Alderdia Europako Parlamentuko liberalen (ALDE) taldean sartuta dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD