Politika -

Fabra

Fabrak datorren astean jakingo du kartzelan noiz sartuko duten

Fabrak asteazken honetan zuen Castelloko Auzitegian hitzordua kartzelan noiz sartuko zuten jakiteko, baina Castelloko PPko presidente izandakoak zigorra barkatzeko eskatu zuen iragan astean.

Fabrak datorren astean jakingo du kartzelan noiz sartuko duten. Artxiboko irudia
Fabrak datorren astean jakingo du kartzelan noiz sartuko duten
Fabrak datorren astean jakingo du kartzelan noiz sartuko duten. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Fabra Castelloko Aldundiko eta eskualde honetako PPko presidente izandakoak datorren astean jakingo du Audientzia Probintzialak haren kartzelaratzea bertan behera utziko duen edo ez. Lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten Fabrari eta honek zigorra barkatzeko eskaria egin zuen iragan astean.

Fabrak asteazken honetan zuen Castelloko Auzitegian hitzordua kartzelan noiz sartuko zuten jakiteko. Baina Castelloko PPko presidente izandakoak zigorra barkatzeko eskatu zuen iragan astean eta, ondorioz, alde guztiei eman diete eskaeraren berri.

Castelloko epaitegiak datorren astetik aurrera erabakiko du Fabra kartzelan noiz sartu.

Fabraren indultoa ez zuela babestuko esan zuen Alberto Fabra Generalitateko presidenteak eta epaitegitik irtetzerako orduan, horren inguruan galdetuta, ez du adierazpenik egin nahi izan. "Nik Espainiako Gobernuari eskatu dio zigorra barkatzeko", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea