Politika -

Aldaketa PSE-EEn

Mendia eta lurraldeetako idazkari nagusirako hautagaiak, kanpainan

Astelehenetik aurrera PSE-EEko militanteek botoa aldez aurretik emateko aukera izango dute, bozketa hilaren 16an izango bada ere.

Idoia Mendia da PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarra. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia da PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarra. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia da PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarra. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko militanteek Euskadiko eta lurraldeetako idazkari nagusiak aukeratzeko botoa emateko aukera izango dute astelehenetik aurrera. Bestalde, Idoia Mendia eta gainerako hautagaiak kanpainan murgilduko dira bihartik hilaren 15era bitartean.

Hilaren 16ko bozketan parte hartu ezin duten militanteek aldez aurretik bozkatzeko aukera izango dute, irailaren 8tik 15era bitartean, egun biak barne. Botoa aldez aurretik emateko, PSE-EEren lurralde bakoitzeko egoitzara gerturatu beharko dute.

PSE-EEk idazkari nagusirako hautagaia eta lurraldeetako idazkari nagusi izateko hautagaiak aldarrikatu ditu gaur. Hautagaiek ostiralean aurkeztu zituzten bermeak, eta atzo kexak jartzeko aukera izan zuten militanteek, baina ez zen erreklamaziorik izan PSE-EEren arabera.

Idoia Mendia da PSE-EEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarra. 2.311 abal aurkeztu zituen guztira, baina horietatik 2.239 ziren baliozkoak. Mendiak militanteen % 40ren babesa jaso zuen.

Gipuzkoan ere lurraldeko idazkari nagusi izateko hautagai bakarra aurkeztu da: Iñaki Arriola. 2008az geroztik Gipuzkoako sozialisten burua da, eta 955 afiliaturen abala eskuratu du, militanteen % 60ren babesa.

Bizkaian eta Araban, berriz, bi hautagai aurkeztu dira idazkari nagusi kargurako. Araban, Cristina Gonzalezen eta Ivan Ruiz de Eguilazen arteko lehia izango da. Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako sozialisten bozeramailea da eta Arabako sozialisten zuzendaritzaren babesa dauka. Guztira, militanteen ia erdien babesa jaso du ( % 44). Ivan Ruiz de Eguilaz hautagaiak, berriz, militanteen laurdenaren babesa eskuratu du.

Bizkaian, Mikel Torres Portugaleteko alkateak 1.080 abal bildu ditu, eta Iñaki Egaña Batzar Nagusietako Bizkaiko sozialisten bozeramaileak, berriz, 643.

Hautagaiak astelehenean murgilduko dira kanpainan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia bideoak