Politika -

Kontsulta

ERCk desobedientziarako deia egingo du kontsulta debekatzen badute

Miquel Iceta PSCren buruzagiak azpimarratu du planteatu duten bezala "ezinezkoa" dela kontsulta egitea, eta biharamunean elkarrizketa eta negoziazioa berreskuratzea eskatu du.

Oriol Junqueras ERCren presidentea. Argazkia: Efe
Oriol Junqueras ERCren presidentea.
Oriol Junquerasek desobedientzia zibilerako deia egin du

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak kontsulta debekatzen badu, "desobedientzia zibila" baliatzearen alde egin du Oriol Junqueras ERCren presidenteak, eta Kataluniako Gobernuan sartzeko prest agertu da, erreferenduma blindatzeko bada.

Catalunya Radion galdetu diote CUPek "desobedientzia" baliatzeko egin duen deiaren inguruan, eta Junquerasek argi adierazi du eurek ere horixe babestuko dutela kontsulta debekatzen badute: "Noski baietz! Noski! Martin Luther Kingek egin zuen moduan".

Buruzagi independentistak espero du ICV-EUiAk ere bat egitea desobedientzia aldarriarekin, kontsulta "egin egin behar delako". "Oinarrizko eskubideak daude jokoan", gaineratu du.

"Ezinezkoa"

Bestalde, Miquel Iceta PSCren buruak azpimarratu du "ezinezkoa" dela kontsulta planteatu duten bezala egitea, eta hurrengo egunean elkarrizketaren, negoziazioaren eta itunen bidea berreskuratzeko deia egin du.

Icetak Madrilen egin ditu adierazpenok, eta Kataluniako "atakatik" ateratzeko modu bakarra elkarrizketaren bitartez itun bat egin eta horren inguruan galdetzea dela esan du.

"Horrela ezin dugu jarraitu", adierazi du PSCren buruak, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari erreferentzia eginez. Horren harira, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren adibidea azaldu du, "immobilismoa alboratu" eta ituna bilatu duelako Eskoziaren kasuan.

Artur Mas presidenteari, berriz, kontsultarekin "beste porrot bat" jasotzen badu, "egin dezakeen onena alde egitea" dela adierazi du.

CiU aldendu da

Bestalde, Pere Macias CiUko diputatuak ez du ERCren aldarrikapenarekin bat egin. Desobedientziaren deia babestuko ez duela iragarri du Maciasek.

Beranduago, Junquerasen deialdia arbuiatu du Josep Antoni Duran Lleida CiUko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea