Politika -

Terrorismoa goratzea

Gizon bat atxilotu dute Valentzian, Interneten ETA goratzea egotzita

Atxilotutakoak ETAk 1992. urtean Valentzian egindako hilketa bat txalotu omen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 42 urteko gizon bat atxilotu du Valentzian, Interneten terrorismoa goratzea egotzita. Hain zuzen ere, ETAk 1992. urtean hiri horretan egin zuen hilketa bat txalotu ei du, Poliziak agiri batean azaldu duenez.

Agenteek iruzkinen egilea identifikatu, eta, ondoren, Valentziako Campanar etorbidean atxilotu dute.

Atxilotu ostean, horren etxebizitza miatu dute, eta bi ordenagailu, telefono bat eta agenda bat atzeman dituzte.

1992. urteko urtarrilean, ETAk Manuel Broseta katedraduna hil zuen Valentziako Unibertsitatetik gertu, buruan tiro eman emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak