Politika -
Maroto ospitaleratuta
Javier Marotori ebakuntza egin diote urgentziaz, Madrilen
Gasteizko alkatea peritonitisak jota zegoen. Ospitaleko iturrien arabera, Maroto bere onera itzultzen ari da, baina oraindik ere egun batzuetan ospitalean egon beharko du.
Erredakzioa
Javier Maroto Gasteizko alkateari ebakuntza egin diote urgentziaz larunbat honetan Madrilgo ospitale publiko batean, peritonitis larriak jota baitzegoen.
Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Maroto atzo oinaze handiak sentitzen hasi zen eta gaur goizean ospitaleratu egin dute. Gaineratu dutenez, MAdrilen zegoen asteburua pasatzen .
Ebakuntzaren ondotik, Maroto bere onera etortzen ari da, baina oraindik ere egun batzuk ospitalean igaro beharko ditu, ospitaleko iturrien arabera.
Hala ere, datorren astearen amaierarako Gasteizen bueltan izango den itxaropena agertu dute medikuek.