Politika -

Hasier Arraiz

'Erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoei erantzun behar zaie'

Eusko Alderdi Jeltzaleari ere zuzendu zaio Hasier Arraiz, eta “Rajoy da Euskal Herriko agenda demokratikoan ez dagoena”, azpimarratu dio.

arraiz

Hasier Arraiz: 'Rajoy ez dago Euskal Herriaren agenda demokratikoan'

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramaileak eta Sortuko presidenteak azpimarratu duenez, euskal alderdiek, erakundeek eta herritarrek euskaldunen eta kataluniarren erabakitzeko eskubidearen aurkako “erasoei erantzun bateratua eman behar diete”.

Bastidan egin ditu adierazpen horiek Arraizek, eta Diada ere gogora ekarri du. “Kataluniako erakundeek joan den irailaren 11an Bartzelonan kalera atera ziren milaka lagunen lekukoa hartzea espero dut”, azaldu du.

Eusko Alderdi Jeltzaleak atzo egindako hitzak ere hizpide izan ditu Sortuko presidenteak, eta jeltzaleek Euskadi ez dagoela Mariano Rajoyren agendan egindako adierazpenei erantzunez, “Rajoy da Euskal Herriko agenda demokratikoan ez dagoena”, esan die Arraizek

“Euskaldunak oraindik ez gara gai izan gure etorkizuna modu librean eta demokratikoki erabakitzeko prozesuak nolakoa izan behar duen zehazteko”, gaineratu du.

Espainiako Gobernuak Kataluniako galdeketaren aurka duen jarreraren inguruan galdetuta, Arraitzek esan du “euskaldunok ados jarri behar dugula, modu bateratuan erantzuteko”.

“Ezin ditugu bakarrik utzi. Kataluniaren aurkako edozein eraso eta mehatxu Euskal Herriaren aurkako erasoak eta mehatxuak dira. Kataluniak erabakitzeko eskubiderik ez izatea, Euskal Herriak erabakitzeko eskubiderik ez izatea da”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hasier Arraiz albisteak EH Bildu