Politika -

Bastidan

Mendiak EAJri: 'Bidaia gutxiago Eskoziara, eta gehiago Euskadira'

Zenbait politikari Eskoziara joango direla eta, "harrituta" dagoela esan du Idoia Mendiak.

Mendia: 'Euskal politikariek auzoetara begira lan egin behar dute'

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaiak, Idoia Mendiak, Eskoziako galdeketa eta hara joatekoak diren abertzaleak izan ditu hizpide. “Atzerrira bidaiatu beharrean, hobe lukete Euskadi barnealdera bidaiatuko balute”, esan du Mendiak.

Arabako Errioxan, Bastidan egin ditu adierazpenak Idoia Mendiak. Mahats-bilketaren jaia ospatu dute gaur, eta hango afiliatuekin bildu da.

“Harrituta nago euskal politikari batzuk Eskoziara joateko asmoa dutelako galdeketa gertutik jarraitzeko. Euskadiko auzo eta herrietara gerturatu beharko lukete, hemen dauzkate-eta arazo asko eta konponbide gutxi”, azpimarratu du Mendiak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoyri  biltzeko egin dion eskaria ere hizpide izan du. “Espero dut lehendakariak ez erabiltzea bilera Masekin lehiatzeko eta Rajoyrekin argazkia lehenago nork ateratzen duen ikusteko”, esan du.

PSE-EEk eta EAJk aurrekontuak aurrera atera ahal izateko sinatu zuten akordioaren inguruan ere galdetu diote kazetariek Mendiari. Akordioa bihar urtebete sinatu zuten. “Zenbait zentzutan oso positibotzat jo dezakegu akordioa, baina sozialistok eskuak erabat aske ditugu etorkizunean”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia albisteak