Publizitatea
Itxi

2014/09/15

14:22

Politika

Asanbladak

Podemosek Espainiako Estatuko alderdi 'demokratikoena' izan nahi du

Erredakzioa

Gaur hasi da "Si Se Puede" asanblada herritarra, eta bertan ezarriko dituzte oinarri etiko eta politikoak, eta antolatzeko modua.

  • Podemosen ordezkariak, prentsaurrekoan.

    Podemosen ordezkariak, prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Podemosek "Si Se Puede" asanblada herritarra abiatu du gaur, eta bertan erabakiko dituzte, bi hilabeteren buruan, alderdiaren oinarri politikoak eta etikoak, eta antolatzeko modua, Espainiako Estatuko "alderdi demokratikoena" izateko helburuarekin.

"Gezurra da demokrazia eta eraginkortasuna kontraesankorrak direnik", adierazi du Luis Alegrek, Podemosen talde teknikoko koordinatzaileak, Madrilen emandako prentsaurreko batean.

Alegrek azaldu duenez, edonork parte hartu ahal izango du asanbladetan, eta ez da oztopo "politiko, ekonomiko edo legalik" jarriko, "beste alderdi batzuek egiten duten moduan".

Bi hilabeteotan jarritako oinarri horiek alderdiaren estatutuak izango dira, "legeak hala aginduta", eta gai zehatzen inguruko jarrerak "ebazpen" bitartez erabakiko dituzte, jarraitzaile guztiek bozkatuta.

"Dena jendeak erabakitzea da helburua, baina nahitaezkoa da zuzendaritza organo batzuk egotea", azaldu du Alegrek.

Zuzendaritzarako hautagaiek oinarri guztiak onartu beharko dituzte. Debatea egingo dute Madrilen, azaroan, eta 10etik 14ra hautagaien alde botoa eman ostean, 15ean izendatuko dute.

Alegrek jakinarazi duenez, Europako hauteskundeetan bezalaxe, 'crowdfunding' kanpaina bat abiatuko dute asanbladak finantzatzeko.

Asanbladetan eztabaidatuko eta bozkatuko diren oinarriak herritarrek Internetez proposatutakoak izango dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;