Itxi

2014/09/25

10:15

Politika

Pujol auzia

Mireia Pujolek CDC utzi du, alderdiak aitari egindako kritikengatik

Erredakzioa

Kataluniako presidente ohiaren alabak gutun gogorra helarazi dio alderdiko zuzendaritzari, eta baja emateko eskatu du.

  • Jordi Pujol.

    Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia orain gutxi egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mireia Pujol Ferrusolak, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren alabetako batek, Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdian baja emateko eskatu du, aitak herentzia bateko dirua ezkutatu zuela aitortu ostean alderdiak egindako kritikak direla eta.

La Vanguardia egunkariak gaur kaleratu duenez, Mireiak gutun gogorra helarazi dio alderdiaren zuzendaritzari, eta bertan militantzia uztea nahi duela jakinarazi du. CDC alderdiak aitari egindako kritikak direla eta, Pujol familiaren ondoeza azalarazi du gutunean.

Alderdiko iturriek gutuna jaso dutela eta erabakia errespetatzen dutela jakinarazi dute. Pujolen alabaren baja beste batzuk moduan bideratuko dute, hau da, inoiz militantzia berreskuratu nahi badu, baldintza berdinetan egin ahalko du, militante zenbaki bera mantenduta.

Kataluniako presidente ohiak dituen zazpi seme-alabetako bat da Mireia Pujol Ferrusola. Gainerako senitartekoek egin zuten bezala, alabak uztailaren 14an erregularizatu zituen Andorrako funtsetan zuten dirua.

Hala, BPA Andorrako banketxean 1.116.890,76 euro zituela aitortu, eta Ogasunari zor zizkion 478.225,08 euroak ordaindu zituen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;