Politika -

Politika orokorreko eztabaida

Estatuarekiko 'haustura demokratikoa' defendatu du Hasier Arraizek

‘’Ez gaude pozik egindako guztiarekin, eta ez ditugu egin behar genituen gauza asko’’, esan du EH Bilduko ordezkariak. Bake ponentzian testu bat  adosteko prest azaldu da Arraiz.

Arraiz: 'Murrizketarik gabeko aurrekontu bat ituntzera prest gaude'

1:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuarekiko ''haustura demokratikoa'' defendatu du Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak, ''40 mendetan ere'' Espainiako Gobernuak ez duelako euskaldunen erabakitzeko eskubidea onartuko.

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan, Arraizek esan du Espainiar estatuak ez duela inolako asmorik autogobernuan sakontzeko, eta ‘’maileguan utzitakoa berreskuratu’’ nahi duela. Hala, lehendakariari zuzendu zaio eta begiak ireki ditzan esan dio, ‘’Madrilekiko aldebikotasuna eta partekatutako subiranotasuna ezinezkoak direlako’’. Bizi dugun egoeraren garrantzia azpimarratu du Arraizek, eta alferrik pasatzen uzteko garrantzitsuegia dela adierazi du. ‘’Ezin dugu kaskarkeriaren itsasoan plisti-plasta jarraitu’’, azpimarratu du.

EH Bilduko ordezkariak kritika egin dio Eusko Jaurlaritzaren jarrerari, bai ekonomia eta baita bakegintza mailan ere. ‘’Egiten ez baduzu ere, egin egiten duzunaren plantak. Hori da jarrera’’, esan du Arraizek bake ponentziaren egoeraren inguruan.

Ildo horretan, zera aitortu du: ‘’Ez gaude pozik egindako guztiarekin, eta ez ditugu egin behar genituen gauza asko’’. ‘’Ondo egindako guztiarekin eta gure akats guztiekin, hemen nago ni’’, gaineratu du Arraizek, eta EH Bilduri bakearen aldeko apustu irmoa aitortzen zaiola adierazi du. Horren harian, EH Bilduko ordezkaria prest agertu da Bake eta Bizikidetza Ponentzia berriz martxan jartzeko testua adosteko. ‘’Ondo egindakoa eta gaizki egindako aztertzeko prest gaude, baino inoren umilazioa bilatu gabe’’, argitu du.

Maila ekonomikoan, ereduan eta politika fiskalean aldaketak defendatu ditu, eta murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko prest azaldu da.

Urkulluren erantzuna

Legebiltzarreko taldeei zuzendutako erantzunen txandan, lehendakariak EH Bilduri esan dio autogobernuaren inguruko proiektuak batzordetik irten behar duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Hasier Arraiz bideoak