Publizitatea
Itxi

2014/09/29

10:03

Politika

Kataluniako kontsulta

Homs: 'Gobernuak hanka-sartze handia egingo du helegitea aurkeztuta'

Erredakzioa

"Uste dute helegitea jarrita hilko dutela, eta ziur nago honek areagotu egingo duela Katalunian dagoen mugimendua", esan du Presidentetzako kontseilari eta Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak.

  • Francesc Homs

    Francesc Homs

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko Presidentetza kontseilari eta Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak ohartarazi duenez, Gobernu zentralak "hanka-sartze handia" egingo du azaroaren 9ko kontsultaren kontrako helegitea aurkeztuta, ez baitu prozesua "hilko", "indartu" baizik.

"Uste dute helegitea jarrita hilko dutela, eta ziur nago honek areagotu egingo duela Katalunian dagoen mugimendua", esan du Homsek. Estatuak Kataluniak proposatutako guztiari "ezetz esateak berezko estatua sortzeko nahia" haztea eragingo du.

TV3 telebista-katean egindako elkarrizketa batean, Homsek esan du PPk "2015eko hauteskundeetako kanpainako lehenengo ekitaldia" egin duela. "Espainiako demokrazian Gobernuak egindako hanka-sartze handienetako baten aurrean gaude" eta "ondorio larriak" izango dituen ekimena da. "Kataluniako herria ez dago inposaketarik onartzeko prest", gaineratu du.

Homsen arabera, Kataluniako Gobernuak eutsi egingo die bere asmoei, Konstituzionalak badaezpadako neurri gisa azaroaren 9ko kontsulta bertan behera uzten badu ere: "Gu ez gara besoak gurutzatuta geratuko, partida bukatu balitz bezala, bertan behera uzten badute. Gainera, hala gertatzen bada, PPk eskatu duelako izango da, ez Konstituzionalak horren inguruan ebatzi duelako".

Homsek baieztatu duenez, Kataluniako Gobernuak "alegazioak aurkeztuko ditu berehala", Konstituzionalak kontsultaren kontra egiten badu, eta doktrinaren interpretazioari eustea espero duela erantsi du. Halaber, penagarritzat jo du ICV kontsulta deitzeko dekretua sinatzeko ekitaldian egon ez izana, baina kontsultaren aldeko indar metaketa "irmoa" dela nabarmendu du.


 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena