Publizitatea
Itxi

2014/09/29

11:21

Politika

Kataluniako Prozesua

Almunia: 'Katalunian eztabaida politikoa behar da'

Erredakziooa

Arazoari beste modu batean egin behar zaiola aurre uste du Lehiarako komisarioak: bere irudikoz, Konstituzioa oinarri hartuta, Estatutuaren erreforma landu beharko litzateke.

  • Joaquin Almunia, Lehiarako komisario europarra

    Joaquin Almunia, Lehiarako komisario europarra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joaquin Almunia Lehiarako komisario europarrak uste du Katalunian ez dela galdeketarik izango, bertan behera geratuko dela Artur Mas presidenteak azaroaren 9rako deitu duen galdeketa. Almuniaren iritzian, Alderdi Popularrak Kataluniako Estatutua errekurritu zuenean hasi zen "zoritxarrez arazoa".

Bestalde, komisarioak nabarmendu du Katalunian subiranotasunari buruzko eztabaida politikoa behar dela. Espainiako Gobernuak gaur bertan helegitea jartzea erabakiko duela eta Kataluniako prozesua bertan behera geratuko dela, gutxienez bost hilabetez, esan du Almuniak, Forum Europan egin dituen adierazpenetan.

Espainiako Konstituzioa goratu du komisarioak, baina hura berrikustea beharrezkotzat jo du, "tresna agortu baino lehen". Horren harira, Konstituzioaren barruan kontsultak ez duela lekurik adierazi du.

Arazoari beste modu batean egin behar zaiola aurre uste du Lehiarako komisarioak: bere irudikoz, Konstituzioa oinarri hartuta, Estatutuaren erreforma landu beharko litzateke, eta, ondoren, horren inguruko erreferenduma egin. "Arazo politikoek eztabaida politikoa behar dute, eta hori falta da", esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena