Politika -

Galdeketa

Kontsulten kontrolerako batzordea sortzea onartu dute Katalunian

Bestalde, Generalitateak helegite bana aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, kontsulten legea eta azaroaren 9ko kontsulta deialdia bertan behera utzi duen neurria "berehala altxa dezan".

Bozketa, Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: Efe
Bozketa, Kataluniako Parlamentuan.
Kontsulten kontrolerako batzordea sortzea onartu dute Katalunian

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak, CiUren, ERCren, ICV-EUiAren eta CUPen aldeko 86 botoekin, herri kontsulten kontrolerako Batzordea (azaroaren 9koa gainbegiratzeaz arduratu behar zena) sortzea onartu du, PPCk, PSCk eta Ciutadansek bozkatzeari uko egin dioten saio batean.

Batzordea sona handiko zazpi legelarik eta politologok osatuko dute: Merce Barcelo Serramalera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna, Joaquim Brugue Torruella UABko Zientzia Politikoko katedraduna, Alfons Gonzalez Bondia Rovira Virgili Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea, Miquel Martin Casals Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedraduna, Marc Marsal Ferret eta Benet Salellas Vilar abokatuak, eta Jordi Matas Dalmases Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Politikoen eta Administrazioaren katedradunak.

PPCk eta Ciutadansek, eztabaidaren aurretik, kontua gai-ordenetik kentzea eskatu dute, Konstituzionalak bertan behera utzitako lege bat garatzen duela eta hori "desobedientzia argia" izango litzatekeela iritzita.

Horregatik, uko egin diote bozketan parte hartzeari, PSCk bezalaxe. Sozialistek zalantzan jarri dute batzordearen "zilegitasun juridikoa", eta kontsultaren aldeko gainerako alderdiek erantzun diote Parlamentuko abokatuen txostenak babestu duela bozketaren legezkotasuna.

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPren presidenteak iragarri du bozketaren berri emango dio Fiskaltzari.

Helegiteak Konstituzionalean

Bestalde, Generalitateak helegite bana aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean, kontsulten legea eta azaroaren 9ko kontsulta deialdia bertan behera utzi duen neurria "berehala altxa dezan".

Konstituzionalaren behin behineko neurriari egin nahi dio aurre horrela, abokatuek alegazioak prestatzen dituzten bitartean.

Generalitatearen arabera, Konstituzionalak atzera eginez gero, "kaltea arin dezake", bertan behera utzitako legeak "herritarren borondatearekin lotura zuzena" duelako, eta horrek "kalte handiak eta konponezinak" eragin ditzakeelako.

Istiluen kontrako 300 polizia gehiago

Barne Ministerioak Espainiako Poliziak Katalunian duen presentzia indartzeko neurri hartu du gaur, eta istiluen kontrako 300 polizia gehiago bidali ditu, Espainiako Gobernuaren eskumena diren eraikin publikoak babes ditzaten betez ere, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Orain arteko manifestazioak baketsuak izan badira ere, norbaitek aipatu eraikinen kontra jotzeko hautua egin dezakeela uste dute, eta horregatik hartu dutela neurria. Gainera, argi adierazi nahi izan dute ez dituztela Esquadra Mossoen eskumenak urratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea