Politika -
2015eko Aurrekontuak
Urkullu Arraizekin bilduko da gaur, bilera-sortaren baitan
EH Bilduko legebiltzarkideak babesa eskaini dio lehendakariari, "Espainiako Gobernuari aurre egiteko". 10:30ean puntuan hasi da bilera.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidearekin batzartu da gaur goizean, asteazkenean abiatutako bilera-sortaren baitan.
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bilduko da Urkullu. Asteazkenean Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin egin zuen; etzi Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearekin egingo du, eta hilaren 15ean, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearekin. Helburua, besteak beste, hurrengo urteko Aurrekontuak adostea da.
Ostiralean, Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramaileak Aurrekontuak negoziatzeko eskaintza "argia eta zintzoa" egin zion Urkulluri. Hori "egia" bada, elkar ulertzeko aukera izango dela erantzun zuen lehendakariak.
Atzo, Arraizek zehaztasun gehiago eman zituen, eta "murrizketa sozialik ez badago", Aurrekontuak onartzen lagunduko dutela esan zuen.
Besteak beste, erabakitzeko eskubidea eta Eusko Legebiltzarreko bakeari eta bizikidetzari buruzko lantaldea ere hartuko dituzte hizpide gaurko bileran.