Politika -

Profila

Denis Itxaso, 'bizitzan etengabe aldatzen ari den euskal sozialista'

2003tik Donostiako  Udaleko zinegotzia da. Odon Elorzak sartu zuen udaleko lan-taldean, eta alkate izan zen urteetan Itxaso izan zuen bidelagunik gertukoena.

Denis Itxasok Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere ilusio kolektiboa: 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburu izatea eta ospakizunetan parte hartzea. Erronka pertsonala: ingelesez ondo hitz egitea.  Kezka politikoa: bizikidetza Euskadin. Hala jasotzen ditu bere helburu nagusiak Denis Itxaso Gonzalez (Donostia, 1973) sozialistak bere blogean. Bizitzan etengabe aldatzen ari den euskal sozialistatzat du bere burua. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziaduna (EHU), PSE-EEko kidea da Itsaso oso gaztetatik.

2003tik Donostiako  Udaleko zinegotzia da. Odon Elorzak sartu zuen udaleko lan-taldean, eta alkate izan zen urteetan Itxaso izan zuen bidelagunik gertukoena. Ingurugiro, Turismo, Kirol, Gazteria eta Kultura sailetan hartu du parte urte hauetan guztietan. 2009tik PSE-EEren Gipuzkoako Exekutibako Ingurugiro idazkaria da, eta hondakinen kudeaketa politikak izan ditu hizpide, batez ere, bere agerraldietan.

2011ko udal-hauteskundeetan PSE-EEk Donostiako alkatetza galdu zuenetik, oposiziotik egin du lana Itxasok, eta, batez ere, azpiegiturak, garraioak eta ingurugiroa izan dira bere langaiak.

San Markos Mankomunitateko presidentea da 2012tik, Donostiako eta inguruko herrietako hondakinen kudeaketaz arduratzen den erakundea. PSE-EEk, EAJk eta PPk adostu zuten Itxaso Mankomunitateko buru izendatzea; Bilduri ardura hori kentzeko akordioa izan zen.

Diario Vasco eta El País egunkarietan iritzi-artikuluak idazten ditu tarteka, eta bere blogean ere, artikulu ugari plazaratzen ditu gaurkotasun politikoari lotutakoak. EITB taldeko tertulia politikoetan ere maiz hartzen du parte, euskaraz eta gaztelaniaz. Ezkerreko eskuarekin liburua plazaratu zuen Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu ohiarekin batera. Bertan, Euskal Herriko bakegintzan sozialistek egin duten lana nabarmentzen dute

Zinema, idazketa eta futbola ditu Itxasok afiziorik gogokoenen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denis Itxasori buruzko albisteak