Politika -

Auzitegi Nazionala

Torturaren kontrako protesta, polizien deklarazioan

28 auzipetuek protesta egin dute polizia-operazioetan parte hartu zuten agenteen aurrean. Segurtasun indarretako peritoek berretsi dute auzipetuak Segiko kideak zirela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean Segiko kide izatea leporatuta epaitzen ari diren 28 gazteak 'Stop tortura' zioten kamiseta beltzak soinean zituztela eseri dira euren eserlekuetan gaurko saioan.

Gaur deklaratu duten poliziek torturatu egin zituztela salatu nahi izan dute gazteek modu honetara, eta protesta auzitegiaren atarian egin nahi izan badute ere, Angela Murillo epaileak aretora sartzera behartu ditu.

Poliziek euren deklarazioan esan dute argi dagoela gazteak Segiko kide zirela, hala erakusten dutela egindako hainbat miaketek. Defentsaren galderak erantzuten hasi direnean, ordea, hainbat inkoherentzia atzeman dituzte.

Izan ere, diligentzietan akatsak zeudela aitortu dute. Diligentzia horiek sinatzen zituen poliziak azaldu duenez, berak ez zituen diligentziak egiten, berak sinatu besterik ez zituen egiten, eta diligentziez beste talde bat arduratzen zen.

Bitartean, auzipetuak burua hanken artean jarrita eta eskuak bizkarrean egon dira eserita, torturaren kontrako salaketa gisa. Saioa hasi aurretik, auzipetuek protesta egin dute auzitegiaren atarian, torturaren kontrako kamisetak jantzita eta buruan plastikozko poltsak jarrita.

Murillo epaileak ez die protesta kanpoan egiten utzi, eta barruan jarraitu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea