Politika -
PSE-EE
Idoia Mendiak euskal gizarte 'anitza' aldarrikatu du
Buruzagi sozialistak EAJ eta EH Bildu kritikatu ditu, haren iritziz, 'identitate bakarra aukeratzera behartu nahi duen euskal gizartea proiektatzen dute'.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak euskal gizarte "anitza" aldarrikatu du, "inork bere jatorriari eta identitateari uko egin behar izango ez diona". Buruzagi sozialistak EAJ eta EH Bildu kritikatu ditu "identitate bakarra aukeratzea behartu nahi duen euskal gizartea" proiektatzeagatik.
"Nire iritziz, ez dugu inor bere identitatea aukeratzera behartu behar. Bakoitza senti dadila nahi duen bezala eta guztiok batera bizi gaitezen Euskadin", adierazi du.
PSE-EEk zerrenda bozkatuenak agintzea defendatzen duen galdetuta, honela erantzun du Mendiak: "sozialistok alderdien demokrazia babesten dugu, ordezkariak eta parlamentua dituena, eta beraz, akordioak alderdi ezberdinen artean egiten dira".
Bestalde, gaur arratsaldean Elgoibarren Bateragune auziagatik espetxean dauden pertsonen askapena eskatzeko egingo den manifestazioaren harira esan du euskal gizarteari ulergaitza egiten zaiola Otegi eta Bateraguneko gainerako kideak kartzelan egotea. Hala ere, epaiak errespetatu egin behar direla gaineratu du.