Politika -

Usansolo

Galdeketa azaroaren 23an izango dela berretsi du Usansolo Herriak

Iragarpen horren ostean, Galdakaoko alkateak bertan behera utzi du Usansolo Herria plataformarekin egitekoa zen bilera. Galdeketa urtarrilean edo otsailean egitea proposatu zuen alkateak.

Usansolo Herria plataformako bozeramaileak. Argazkia: EiTB
Usansolo Herria plataformako bozeramaileak. Argazkia: EiTB
Usansolo Herria plataformako bozeramaileak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usansolo Herriak jakinarazi du galdeketa azaroaren 23an deituko duela, Ibon Uribe (EAJ) Galdakaoko alkateak kontsulta 2015eko urtarrilean edo otsailean bultzatzeko prest egon arren.

Plataformaren bozeramaileek esan du Uribe alkateak iragarritako prozesua babestuko dutela, baina prozesu hori eta eurek helburu duten erreferenduma ezberdinak direla adierazi dute.

Azaroaren 3an aurkeztuko dituzte galdeketa behar bezala egingo dela bermatuko duen ikuskari taldea, erreferendumerako araudia eta galdera.

Horrez gain, EHUko ikasle batek, Ekonomia irakasle batek lagunduta, Usansoloren bideragarritasun ekonomikoari buruz egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko dituzte.

EAJk izan duen jarrera aldaketa begi onez hartu dutela esan, eta Bizkaian gehiengo zabala (EAJ, Bildu eta PSE-EE) kontsultaren aldekoa dela azpimarratu dute.

Horren harian, Bizkaiko Foru Aldundiak galdeketaren osteko emaitza onartu eta esandakoa beteko duen itxaropena agertu dute.

Alkatearekin bilera, bertan behera

Bestalde, Ibon Uribe Galdakaoko alkateak bertan behera utzi du Usansoloko galdeketaren sustatzaileekin arratsalderako aurreikusita zuen bilera, kontsulta azaroaren 23an egitea erabakita dutela ezagutu ostean.

“Goizean egin duten iragarpenarekin arratsaldeko bilerak ez dauka zentzurik”, esan du Uribek.

Datozen egunetan aztertuko du Galdakaoko EAJk Usansolo Herriak hartutako erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Herriak eta Hiriak Galdakao berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Usansolo gaur