Politika -

Gobernu Kontseilua

Aurrerabide, kudeaketa publikorako eredu berri bat Eusko Jaurlaritzan

600.000 euroko inbertsioa egingo dute 2017 arte. Emaitzen eraginkortasuna baloratzeko jarraipen sistema bat ezarriko dute.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Aurrerabide proiektua onartu du gaur, kudeaketa publikorako eredu berria. Horrekin, euskal Administrazio Publikoaren lan egiteko modua aldatuko omen dute, herritarren eskari berriei erantzun ahal izateko.

Josu Erkoreka bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean azaldu duenez, Aurrerabide martxan jartzeko 600.000 euroko inbertsioa egingo dute 2017 arte.

Aurrerabiderekin Administrazio Publikoko antolakuntza eredua aldatuko omen dute, "herritarrei emandako zerbitzua hobetzeko helburuarekin"”.

Jaurlaritzak onartu berri duen eredua berehala ezarriko dute euskal Administrazio Publikoan, eta zerbitzu publikoak hobetzeko sei oinarri izango ditu.

Besteak beste, langileak motibatzeko egitasmoak egingo dituzte, zerbitzu publikoarekin duten konpromisoa indartzeko.

Era berean, emaitzen eraginkortasuna baloratzeko jarraipen sistema bat ezarriko dute.

Erkorekak gogora ekarri duenez, dagoeneko egin dute froga bat 300 boluntariorekin, eta prest dago egitasmoa gaurtik aurrera Administrazio osora zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea