Politika -
Primarioak
Zerrendaburua aukeratuko du gaur PSNk
Maria Chiviteren eta Amanda Acedoren artean aukeratu ahal izango dute Nafarroako jarraitzaileek.
Erredakzioa
2015eko maiatzeko foru hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratuko dute gaur PSNko jarraitzaileek. Maria Chivite eta Amanda Acedo dira bi hautagaiak.
5.507 pertsonek eman ahal izango dute euren botoa, 3.816 jarraitzailek eta PSNko eta Gazte Sozialistako 1.691 militantek. Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak bitartean eman ahal izango dute botoa Nafarroan banatutako 54 zentroetan.
Maria Chivitek Sarrigurenen eman du botoa eta eguna “lasaitasunez eta normaltasunez” igarotzea espero duela adierazi du.
Gaurko jardunaldia “ilusioz” bizi duela nabarmendu du, eta “historikotzat” jo du, bai alderdiarentzat baita berarentzat ere.
Amanda Acedok, berriz, “prozesu honek Nafarroako Alderdi Sozialistaren hasiera berria ekartzea” espero du.
Primarioak “konfiantza eskainiko duen alderdi berri baten hasiera” izatea espero du Acedok. Tafallan egin ditu adierazpen horiek hautagaik, botoa eman baino lehen.
Hauteskunde primarioak ez dira Nafarroan soilik egiten ari. Espainiako beste hainbat erkidego