Itxi

2014/10/19

22:37

Politika

Primarioak PSN-n

Maria Chivite izango da PSNren zerrendaburua 2015eko hauteskundeetan

Erredakzioa

Senatariak PSNko hauteskunde primarioak irabazi ditu, botoen % 58,59 eskuratuta.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maria Chivite senatari sozialistak irabazi ditu PSNko hauteskunde primarioak, botoen % 58,59 eskuratuta, eta haren aurkari izan den Amanda Acebo ildo kritikoko hautagaiak boto-emaileen % 41,41aren babesa jaso du. Beraz, Maria Chivite izango da 2015eko Udal eta Foru hauteskundeetan PSNren zerrendaburua.

Chivitek 2.506 eskuratu ditu (% 58,59) eta Amanda Acebok, berriz, 1.771 (% 41,41), PSNko iturriek jakinarazi dutenez.

Orotara, 4.306 pertsonak eman dute botoa (% 79,61), hiru boto baliogabe izan dira (% 0,07) eta 26 boto txuri (% 0,60).

PSOEk Senatuan duen bozeramailea emozionatuta agertu da militanteen aurrera eta horiei emandako babesa eskertzeaz gain, hurrengo Udal eta Foru hauteskundeetan Nafarroako sozialisten hautagai izatea "ohore" bat dela azpimarratu du. "Emozionatuta eta oso pozik nago", nabarmendu du.

Halaber, Maria Chivitek eskerrak eman dizkio Amanda Acedo "aurkariari", eta "pauso bat aurrera" ematea aitortu dio hauteskunde primarioetan parte hartuta.

"Aro berri bat hasiko dugu, baina filosofia berdinarekin, hots, haztearena eta indartsu egitearena. Indartu egin behar dugu eta Nafarroan gobernatzeko eta dagokigun espazioa lortzeko prest egon behar dugu", adierazi du. Herritarrek Gobernu aldaketa eskatzen dutela adierazi ostean, UPNren garaia amaitu dela azpimarratu du: "aukera asko izan dituzte, baina alferrik galdu egin dituzte".

Bestalde, Maria Chivitek baieztatu du PSNko idazkari nagusi kargurako hautagaitza aurkeztuko duela. PSNk abenduan egingo du idazkari nagusia aukeratzeko kongresua, Roberto Jimenezek iragarri duenez.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Albisteak PSN
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;