Politika -
B txartelen auzia
Bermea ordaintzeko azken orduak ditu Rodrigo Ratok
Miguel Blesak aitortu egin du ezingo duela ordaindu, eta epaileak ondasunak bahituko dizkiola.
Erredakzioa
Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohiak bihar arteko epea du B txartelen auzian epaileak ezarritako 3 milioi euroko bermea ordaintzeko. Horren aurrekoak, Miguel Blesak, onartu egin du ezingo duela 16 milioi euroko bermea ordaindu, eta ondasunak bahitu beharko dizkiotela.
Bi inputatuek helegiteak jarriko dituzte bermeen aurka, baina horrek ez du galaraziko ezarritako kopuruak ordaindu behar izatea.
Bermea ordaintzeko epea amaitu eta gero, epaileak Blesaren ondasunen berri ematea eskatuko die Gizarte Segurantzari, Zerga Agentziari eta beste hainbat erakunderi.
Jarraian, kobratzeko errazenak direnak bahitzen hasiko da epailea: kontu korronteak eta akzioak lehenik eta behin, eta higiezinak, soldatak eta pentsioak, ondoren.