Politika -

Caja Madrideko B txartelak

Blesaren ondasunak bahitzeko agindua eman du epaileak

16 milioi euroko balioa duten ondasunen zerrenda aurkezteko 24 orduko epea eman dio Caja Madrideko presidente ohiari.

Blesak 24 orduko epea du ondasunen zerrenda aurkezteko.
Miguel Blesa
Auzitegi Nazionalak hasi du Blesari ondasunak enbargatzeko prozesua

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiaren ondasunak bahitzeko agindua eman du Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak. Blesak ez du B txartelen auziagatik epaileak ezarritako 16 milioiko berme zibila ordaindu, eta, horregatik agindu dute orain ondasunak bahitzea.

Instrukzioko 4. epaitegiak probidentzia kaleratu du bahitzea abiatzeko; izan ere, hiru egun igaro dira Blesari eta Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiari 16 eta hiru milioi euroko fidantza eskatu zienetik.

Ratok atzo ordaindu zuen eskatutakoa, Banco Sabadellen abala aurkeztuta. Blesak, ordea, ezarritako epea gainditu du, Mapfre aseguru-etxeak bermea ordaintzeko saiakerak kale egin ostean.

Prozedura Zibileko Legearen arabera, Blesak 24 ordu ditu Auzitegi Nazionalean 16 milioi euroko balioa duten ondasunen zerrenda aurkezteko.

Caja Madriden B txartelen erabilera "baimendu, onartu eta sustatzeagatik" administrazio desleialaren delitu jarraitua egin izana egotzi die epaileak bi presidente ohiei.

83 kontseilari eta zuzendari ohik 12,5 milioi euro (1996tik 2010eko urtarrilera) eta 2,6 milioi (2010eko urtarriletik 2012ko maiatzera) xahutu zituzten B txartelak erabilita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea