Politika -

Gizarte Segurantza

Jordi Pujol ofizialki pentsioduna da

2.550 bat euroko 14 ordainsari jasoko ditu urtero, Espainiako pentsio sistemaren gehienezko soldata. Pujolek duela hilabete bat egin zuen eskakizuna.

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB
Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol ofizialki pentsioduna da jadanik, eta 2.550 bat euroko 14 ordainsari jasoko ditu. Atzerrian dirutza ezkutatu zuela aitortu eta egun gutxi batzuk geroago, Kataluniako presidente ohi gisa zituen pribilegioei uko egin zien.

La Vanguardia egunkariak jakitera eman duenez, 84 urteko Jordi Pujolentzako pentsioa adostu du Gizarte Segurantzak. CDCko fundatzaileak duela hilabete bat egin zuen eskaera.

2.550 bat euroko 14 ordainsari jasoko ditu, Espainiako pentsio sistemaren gehienezko soldata.

86.400 euro

Artur Mas Generalitateko presidentearekin akordio batera heldu zen presidente ohi gisa jasotzen zituen diru-sarrerei uko egiteko. Biziarteko 86.400 euroko ordainsaria zuen urtero, Generalitateko presidentea zeneko soldataren % 60. 1977az geroztik kargu publikoak bete ditu Jordi Pujolek.

Kataluniako lehen Exekutiboaren kontseilaria izan zen, ondoren diputatua Madrilen eta 1980tik 2003ra arte Generalitateko presidente. Ondorioz, Gizarte Segurantzak pentsioa jasotzeko eskubidea duela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Jordi Pujol berriak