Politika -

Lasarten

Aske utzi dute Uriaren arrebari ETAren ikurra bidali ziona

Antxon Ginea Lasurtegik telefonoz bidali zion irudia ETAk hildako enpresariaren senideari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Antxon Ginea Lasurtegi atxilotu du gaur Lasarten, Inaxio Uria ETAk hildako enpresariaren arrebari telefono-mezu bidez ETAren ikurra bidaltzeagatik. Lasartearra libre geratu da arratsaldean, agenteen aurrean deklaratu ostean, eta epaitegiak deklaratzera deitzeko zain.

ETAk 2008an hil zuen Inaxio Uria enpresariaren arrebari mehatxu egitea egotzi diote Ginea Lasurtegiri. Antza, atxilotuak ETAren anagrama zuen mezu bat igorri zion Uriaren arrebari.

Europa Press agentziaren arabera, atxilotua Intxaurrondoko kuartelera eraman dute.

Ginea Lasartegiri 10 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 1999an, Txomin Iturbe komandoko eta talde armatuko kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak