Publizitatea
Itxi

2014/10/27

12:52

Politika

Herritarren Batzarra

Pablo Iglesias izango da Podemoseko idazkaria, botoen % 80 jasota

Erredakzioa

Hemendik aurrera, Podemos-Ahal Dugu hauteskundeei begira prestatu eta antolatu beharko du Pablo Iglesiasek.

1:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Podemos-Ahal Duguren Herritarren Batzarrak Pablo Iglesiasen taldeak aurkeztutako proposamenei babes zabala eman die: Iglesiasen egitasmoak 90.000 boto jaso ditu eta, hortaz, bozkatu dutenen % 80k horren alde egin dute. Hemendik aurrera, Podemos-Ahal Dugu hauteskundeei begira prestatu eta antolatu beharko du Pablo Iglesiasek.

Emaitzei esker, Podemos-Ahal Duguk idazkari orokor bakarra izango du. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira, ez dute ‘Podemos-Ahal Dugu’ marka erabiliko, baina herri-hautagaitza ezberdinekin bat egitea aurreikusi dute.

Hauteskunde autonomikoetan eta Espainiakoetan, berriz, “Podemos-Ahal Dugu” markarekin aurkeztuko dira.

Alderdia antolatzeko boto gehien jaso duen bigarren proposamena Pablo Echenique eurodiputatuarena izan da. Podemos-Ahal Dugun bozeramaile bat baino gehiago izatea proposatu zuen Equeniquek eta bere egitasmoak botoen % 12,3 jaso ditu.

Dokumentu politikoen artean, udal eta foru hauteskundeetara ‘Podemos’ markarekin joatea proposatzen zuena izan da bigarrena, botoen % 2,92 jasota.

Hemendik aurrera, alderdia prestatu eta antolatu egingo dute, datorren urtezko eta 2016ko hauteskundeei begira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Podemos
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;