Politika -

A9

Kataluniako Gobernua: 'Ezin dute debekatu egingo ez den zerbait'

Hori horrela, Espainiako Gobernuak prozesuaren kontra jo arren, Generalitateak hautestontziak jartzeko lanean jarraituko omen du. CUPek "amaiera arte iristeko" eskatu dio.

Francesc Homs Presidentzia kontseilaria. Argazkia: Efe
Francesc Homs Presidentzia kontseilaria.
Generalitateak kontsulta berriarekin aurrera jarraituko duela dio

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs Presidentzia kontseilariak esan du azaroaren 9an hautestontziak jartzeko asmoarekin jarraitzen dutela, boluntarioetan oinarritutako prozesu bat izango delako, ez delako erreferenduma izango: "Ezin dute debekatu egingo ez den zerbait".

Homsek erantzun argia eman du, Kataluniako Gobernuaren bileraren ostean azaroaren 9ko prozesuaz galdetuta: "Nola ez dugu ba egingo? Bai noski, hautestontziak egongo dira".

Hori horrela, Homsek adierazi du Generalitateak lanean jarraituko duela, kataluniarrek independentziari buruzko iritzia eman dezaten, Espainiako Gobernuak horren kontrako neurriak hartu arren: "Ezin dut pentsatu debeka dezaketenik".

Izan ere, Soraya Saenz de Santamariak atzo iragarri zuenez, Rajoyk txostena eskatu dio Estatuko Kontseiluari azaroaren 9ko kontsulta alternatiboaren kontra jotzeko.

Kontseilariarentzat, ordea, Espainiako Gobernua "erabat nahastuta dago", duela 15 egun prozesu alternatiboaz "barre" egiten zuelako, eta orain "Estatuaren kontrako desafio" gisa hartzen duelako.

CUPek "amaiera arte iristeko" eskatu dio

Quim Arrufat CUPen diputatuak "eusteko" eta "amaiera arte iristeko" eskatu dio Kataluniako Gobernuari, eta debekatzen badute "inkisizio garaira" itzultzea izango litzatekeela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma