Politika -

Ezker abertzalea

Joseba Alvarez 'jomugan' jarri izana egotzi dio EH Bilduk Ertzaintzari

Ezber abertzaleko buruzagi historikoaren "eskubide zibilak eta politikoak ez mugatzea" eskatu dio lehendakariari.

Joxean Agirre EH Bilduren ordezkaria. EiTB
Joxean Agirre EH Bilduren ordezkaria. EiTB
Joxean Agirre EH Bilduren ordezkaria. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxean Agirre EH Bilduko kideak Ertzaintza "herritarren eskubide zibilak eta politikoak mugatzeko" ez erabiltzea eskatu die Iñigo Urkullu lehendakariari eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari, eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko buruzagi historikoa "jomugan" jarri izana leporatu dio Polizia autonomikoari.

Agirrek prentsaurrekoa eskaini du Donostian, Alvarezekin batera, eta, Ertzaintzaren erruz, eta Auzitegi Nazionalak aginduta, buruzagi abertzaleak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian deklaratu beharko duela azaldu du.

Agirreren esanetan, EH Bilduk ekainean egindako ekitaldi bat erregistratu zuen Alvarezek ertzain-etxean, koalizio abertzaleak "Hiri Bizia 2030" ekimena aurkez zezan. "Izapide administratibo hutsa" zen, Agirreren arabera, baina "Ertzaintza Auzitegi Nazionalari zuzendu zitzaion, Alvarezi ezarritako kautelazko neurriak jarduera politikoarekin bateragarriak ote diren egiaztatzeko".

Hori horrela, Sortuk "kezka" agertu du, Ertzaintzak Alvarez "jazarpen politikoaren jomugan" jartzeko erabaki "aldebakarrekoa eta ulertezina" hartu zuelako, eta horren "eskubide besterenezinak mugatu" zituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken albisteak Sortu