Politika -

EAEko Aurrekontuak

Sorpresarik ezean, UPyDk ez ditu Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestuko

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak iragarri du haren alderdiaren lehen aukera aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztea dela.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkide artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkide artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkide artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebebiltzarkideak iragarri duenez, "sorpresa handirik" ezean haren alderdiak ez ditu Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Aurrekontuak babestuko, eta alderdiaren lehen aukera aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztea dela gaineratu du.

Gaur egindako prentsa agerraldian, Iñigo Urkulluren Gobernuak proposatutako aurrekontu proposamena "proiektu nazionalista indartzera" bideratuta dagoela adierazi du, eta gainera Aurrekontu "kontinuistak direnez, ez dute aldaketa nabarmenik jasotzen".

Ildo horretan, une honetan "ezinbestekoak diren hobekuntza handiak" ez ditu jasotzen, eta "arlo sozialetara bideratutako diru-partidetan jaitsierarik ez badago ere, ez dira murrizketen aurreko mailara iristen".

Hori dela eta, ziurrenera, UPyDk Aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko diela iragarri du, baldin eta Eusko Jaurlaritzak UPyDk jarritako zenbait baldintza onartzen ez baditu; hala nola, egitura instituzionala aldatzea, sozietate publikoen arrazionalizazioa, zerga iruzurraren kontrako borroka gogortzea eta euskalduntzera bideratutako diru partidak gutxitzea, ...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD