Politika -

Gipuzkoa

Gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu du Garitanok

Espainiako eta Frantziako gobernuen “salbuespen politika amaitzeko garaia” dela uste du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Gaixorik dauden presoen askatasuna eskatu du Garitanok

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixo dauden presoak aske uzteko eskatu du gaur Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Era berean, Europako legedia errespetatuz, zigorrak bete dituzten presoak askatzeko eskatu du ahaldun nagusiak. Bestalde, sakabanaketa politikaren amaiera aldarrikatu du Garitanok.

Gari Arruarte, Inma Berriozabal, Ibon Fernández de Iradi eta Aitzol Gogorza gaixo dauden presoen senideak hartu ditu Garitanok Gipuzkoako Aldundiaren jauregian, Donostian.

Espainiako eta Frantziako gobernuen “salbuespen politika amaitzeko garaia” dela adierazi du ahaldun nagusiak. “Ibon Fernandez de Iradi Susper-en etorkizuna” bihar, Parisen, erabakitzen dela gogorarazi du Garitanok. Fernandez de Iradi aske uztea eskatu du buruzagiak, baita gaixo dauden preso guztiak ere.

“Giza eskubideen arloan Europako legedia betetzeko” eskatu die Garitanok Parisi eta Madrili. Era berean, sakabanaketa politika bukatzeko eta “zigorrak bete dituzten presoak berehala aske uzteko” eskatu du agintariak.

PP: "Garitano presoen ahaldun nagusi bezala oroitua izan nahi du”

Juan Carlos Cano PPko bozeramailearen hitzetan, Garitanok “bere arrastoa utzi eta presoen ahaldun nagusi gisa oroitua izan nahi du”.

“Lotsa eskasa eta gipuzkoarrak kezkatzen dituzten arazoen inguruan interes falta azalduta, okertzen eta herritarren aurka egiten jarraitu nahi du Garitanok”, azaldu du Canok agiri batean.

“Behingoz, lan egitea erabaki duenean, beretarren alde egin du, beti bezala, eta helburu okerrak jarraituz”, kritikatu du. Gainera, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren “duintasuna presoekin hasi eta bukatzen da eta hortik kanpo ez dago ezer itxaroterik”, erantsi du. “Motibatzen duen gauza bakarra da”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Presoak albisteak