Politika -

Helegitea aurkeztu aurretik

Estatu Kontseiluak kontsultaren gaineko txostena onartuko du gaur

Espainiako presidenteak premiazko txosten bat eskatu zion Estatu Kontseiluari; dokumentua urriaren 31 baino lehenago onartzeko ere eskatu zion eta, hortaz, gaur bertan bozkatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak gaur onartuko du  azaroaren 9ko kontsulta alternatiboaren gaineko txostena. Hasiera batean deitutako galdeketa Auzitegi Konstituzionalak debekatu zuen.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak premiazko txosten bat eskatu zion Estatu Kontseiluari; dokumentua urriaren 31 baino lehenago onartzeko ere eskatu zion eta, hortaz, gaur bertan eztabaidatu beharko dute.

Kataluniako Gobernuak martxan jarritako neurri guztiak Auzitegi Konstituzionalera eramatea aurreikusi du Rajoyren Exekutiboak.

Baina, horretarako, Estatu Kontseiluaren txostena izatea derrigorrezkoa da.  Estatu Kontseiluaren iritzia ez da loteslea, eta errekurtsoa jartzearen aldekoa ala kontrakoa izan daiteke.

Behin txostena mahai gainean izanda, Ministroen Kontseiluak bihar bertan erabaki dezake kontsulta alternatiboaren aurkako helegitea aurkeztea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia