Itxi

2014/10/30

13:00

Politika

Diputatuen Kongresua

Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma behin betiko onartu dute

Erredakzioa

Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean erreforma. Talde Popularraren botoekin egin du aurrera, oposizioak gogor kritikatu arren.

  • Diputatuen Kongresuan gaur onartu da Jabego Intelektualaren Legearen erreforma.

    Diputatuen Kongresuan gaur onartu da Jabego Intelektualaren Legearen erreforma.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak behin betiko onartu du Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma, Senatuaren zuzenketak jaso ondoren.

Talde Popularraren 172 botoekin egin du aurrera erreformak. 144 diputatuk aurka bozkatu dute eta 3 abstenitu egin dira. Oposizioak gogor kritikatu ditu aldaketak. Onartutako testuaren arabera, urtebeteko epea izango du Gobernuak Legearen osoko erreformari ekiteko.

Oposizioak salatu duenez, Gobernuak ez du akordioaren aldeko ahaleginik egin. Alderdi Popularrak, berriz, erreformak sortzaileen helburuak beteko dituela nabarmendu du; besteak beste, kultur sortzaileak Interneten babestuko dituela esan du, eta sortzaileen eskubideak kudeatzen dituzten erakundeen gardentasuna bermatuko duela.

Berrikuntzak

Urtarrilean 1ean sartuko da indarrean Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma. 30.000 eta 300.000 euro arteko isunak egongo dira legea hausten dutenentzat. Berrikuntzen artean, ondorengoak dira nabarmenenak:

- Egilearen aipua jartzearen betebeharra Interneteko bilatzaileetara zabaltzen da. Hala, edukiak sortzen dituzten enpresei dirua ordaindu beharko zaie, haien edukiak Interneten aipatu edo erabiltzen direnean. Ordainsariari uko egiterik ez da egongo.

- Kopia pribatuei dagokien ordainsariari eutsiko zaio (kanon digitalaren ordezkoa), eta zati bat Estatuko Aurrekontu Orokorretara bideratu beharko da.

- Irakaskuntza edota ikerkuntza arautuan, sortzaileen testu laburrak edota argazki eta ilustrazioak doan erabil daitezke.

- Legea betetzen ez duten edukien bilaketa errazten duten webak zigortu egingo dira, 600.000 eurorainoko isunekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;