Politika -
Generalitatearen inkesta
ERC CiUren aurretik Kataluniako hauteskundeetan eta orokorretan
Generalitateak argitaratu duen inkestaren arabera, ERCk 38-39 parlamentari lortuko lituzke Kataluniako Parlamentuan eta CiUk 32-33.
Erredakzioa
ERCk CiU gaindituko luke, Katalunian hauteskundeak orain egingo balira, eta Espainiako hauteskundeetan ere aurretik izango lirateke errepublikanoak, Generalitateak egin duen inkesta batean jasotzen denez. ERCk 38-39 parlamentari lortuko lituzke Kataluniako Parlamentuan, eta CiUk, 32-33.
Gaur kaleratu duten inkestaren arabera, Katalunian hauteskundeak orain egingo balira, honela banatuko lirateke eserlekuak Parlamentuan: ERCk 38-39 lortuko lituzke; CiUk, 32-33; PSCk, 14-16; PPk, 11-13; Podemosek, 10-11, eta ICV-EUiAk, CUPek eta Ciutadansek, 8-9.
Hauteskunde orokorrak egingo balira ere, ERCk irabaziko luke. Errepublikanoek 12-13 eserleku lortuko lituzkete; CiUk, 10-12; PSCk, 8-9; Podemosek, 7-8; PPk, 5-6; ICV-EUiAk, 2; CUPek, 1, eta Ciutadansek, 0 edo 1.
(Informazio gehiago laster)