Politika -

'Errebal auzia'

Arriolaren aurkako prebarikazio kasua artxibatu du Auzitegiak

Gipuzkoako Auzitegiak kaleratu duen autoak Aralarren errekurtsoa baztertzen du eta deliturik atzematen ez duenez, ekintzen largespena zehaztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak Iñaki Arriola PSE-EE Gipuzkoako idazkari nagusiaren eta Eibarko alkate ohiaren aurka Aralarrek bultzatutako prozedura judiziala artxibatu du. ‘Errebal auzian’ prebarikazioa egin izana egozten zioten Arriolari.

Iñaki Arriolaz gain, Eibarko egungo alkatea, Miguel de los Toyos, ere auzipetua zegoen. PSE-EEko bi ordezkarien aurkako akusazioak ekainaren 4an artxibatu zituen Eibarko Instrukzio Epaitegiko lehen zenbakiak. Autoa ekainaren 27an berretsi zen eta Aralarrek errekurritu egin zuen.

Gipuzkoako Auzitegiak kaleratu duen autoak Aralarren errekurtsoa baztertzen du eta deliturik atzematen ez duenez, ekintzen largespena zehazten du.

Aralarrek 2007an egindako udal partzela baten besteretzea salatu zuen, merkatal gune bat eraikitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar albisteak