Politika -

Tasa judizialak

Doako Justizia erkidegoekin batera finantzatzea nahi du Gobernuak

Tasa judizialek doako Justizia nola finantzatuko duten ez du azaldu Espainiako Gobernuak, Josu Erkoreka Justizia sailburuak kritikatu duenez.

Rafael Catala Justizia ministroa erkidegoetako ordezkarien konferentzian. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroa erkidegoetako ordezkarien konferentzian. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroa erkidegoetako ordezkarien konferentzian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onuradunek gora egingo dute etorkizunean eta doako Justizia erkidego autonomoekin batera finantzatuko duela iragarri du gaur Espainiako Gobernuak. Exekutiboaren neurria aintzat hartu dute erkidegoek, baina tasa judizialek zerbitzua finantzatzen nola lagunduko duten azaltzeko eskatu diote Gobernuari.

Justizia konferentzia zuzendu du gaur Rafael Catala ministroak. Esparru judizialean eskumenak dituzten erkidegoetako ordezkari guztiak bileran izan dira, Germa Gordo Kataluniako kontseilaria salbu.

Doako Justiziaren onuradunak gero eta gehiago izango dira eta Gobernuak erkidego autonomoekin batera finantzatuko duela goraipatu du Catalak prentsaurrekoan. Doako Justiziaren erreforma izapideak egiten ari da Kongresuan, Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa baten bidez.

Gobernuaren konpromisoa ontzat jo dute PPko erkidegoek, baina finantziazioa nola bideratuko den zehazteko eskatu diote ministroari, Asturiasek, Kanariar Uharteak eta Euskadik egin bezala.

Erkoreka: "Jarrera aldaketa bat dago, baina ez norabide aldaketa argirik"

Horrela, Exekutiboak tasa judizialek doako Justizia nola finantzatuko duten ez duela azaldu kritikatu du Josu Erkoreka Justizia sailburuak.

Justizia Konferentzia bukatu eta gero, Justizia Ministerioan “jarrera aldaketa bat” badagoela adierazi du Erkorekak, “baina norabide aldaketa argirik” ez dagoela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea