Itxi

Politika

Aralarren Biltzar Nazionala

Nafarroako Aralarrek zuzenketak aurkeztuko dizkie estatutuei

Euskadi Irratia

Hegoaldeko zuzendaritzaren mesedetan, Nafarroako Exekutibak erabakitzeko indarra galduko duela uste dute.

  • Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko kidea. EFE

    Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko kidea. EFE

Nafarroako Aralarrek osoko zuzenketak aurkeztuko die alderdiak datorren biltzarrean eztabaidatuko dituen estatutuei, Euskadi Irratiak jakin duenez. Hegoaldeko zuzendaritzaren mesedetan, Nafarroako Exekutibak erabakitzeko indarra galduko duela diote.

Horrez gain, ez daude ados EH Bildu osatzen duten alderdiek indar politiko bakarra sortu behar dutela dioten puntuekin.

Nafarroako Aralarreko 10 kidek aurkeztu dituzte zuzenketak, tartean Txentxo Jimenez foru parlamentari eta zuzendaritzako kideak.

Horien ustez, Nafarroako Exekutibari hauteskunde zerrendak osatzeko, Nafarroako parlamentuko erabakietan eragina izateko edo beste alderdi politikoekin itunak sinatzeko boterea kendu nahi diote. Erabakigune nagusia alderdiaren zuzendaritzan egongo litzateke, eta ez lurraldez lurraldeko exekutibetan.

Horrez gain, EH Bildu koalizioaren etorkizunaz Aralarren zuzendaritzak proposatutakoak ere piztu du desadostasuna. Estatutu berrien arabera, apustua koalizioa osatzen duten alderdien arteko batasun politikoa liteke, hau da, koalizioa izateari utzi, eta egitura bakarra sortzea.

Nafarroako Aralarrentzat EH Bildu da bidea, alderdien artean indarrak batzearen alde dago, baina ez "uniformitatearen alde".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Aralar Gipuzkoa
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena