Politika -

A9

EAJk eta EH Bilduk parte-hartze prozesua babestu dute, Bartzelonan

Elkarrekin agerraldia egin dute Bartzelonan, eta bi alderdiek egunean zehar erakutsitako 'normaltasun' demokratikoa azpimarratu dute.

EAJko eta EH Bilduko ordezkariaek elkarrekin agerraldia egin dute. Argazkia: EAJ
EAJko eta EH Bilduko ordezkariaek elkarrekin agerraldia egin dute. Argazkia: EAJ
EAJ eta EH Bilduko ordezkariak elkarrekin agertu dira Bartzelonan

0:54

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta EH Bilduko ordezkariek agerraldia egin dute elkarrekin gaur Bartzelonan, Katalunian ospatzen ari diren parte-hartze prozesuari babesa emateko. Ekitaldi horretan, egunean zehar erakutsitako "normaltasun" demokratikoa azpimarratu dute.

Bartzelonako Born merkatuan egindako ekitaldian, hauek egon dira: Joseba Egibar, Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta jeltzaleak eta Pernando Barrena, Txelui Moreno eta Rafa Larreina EH Bilduko kideak.

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak eta EAJren GBBko presidentearen esanetan, gaurkoa "demokrazia erreskatatzeko eguna da", eta horrek "debekuari parte-hartzearekin erantzutea" dakar berekin. Egibarren iritziz, "ziur aski, etorkizun hurbilean, lehenago edo geroago, Kataluniak independentzia lortuko du".

Katalanek burujabetzarako beren bidea aurkitzen jakin izan duten moduan, epe laburrean, euskal herritarrak gauza bera egiteko gai izango diren esperantza agertu du Pernando Barrena Sortuko kideak.

Azkenik, Rafa Larreina EAko kideak Espainiako Gobernuaren jarreragatik auzo-lotsa sentitzen duela adierazi du; izan ere, "bere indar eta ahalegin guztiak katalanek erabakitzeko eskubidea modu baketsuan gauzatzea eragozten jartzen du". Bestalde, gaurko eguna normaltasun osoz garatzen ari dela azpimarratu du. "Herri batek bere burujabetza gauzatu nahi du, eta bere etorkizuna modu libre batean erabaki", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma EH Bildu Araba