Politika -
A9
Cameronek Espainiaren 'batasuna' aldarrikatu du
Gainera, Britainia Handiko lehen ministroak erreferendumek Konstituzioa errespetatu behar dutela azpimarratu du.
Erredakzioa
David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak Espainiaren "batasuna" aldarrikatu eta erreferendumek Konstituzioa errespetatu behar dutela azpimarratu du.
Britainia Handiko Industria Konfederazioaren bileran izan da Cameron, eta Britainia Handia Espainiaren "lagun handia" eta "aliatua" dela adierazi du.
Igandean Katalunian independentziari buruzko galdeketa egin eta biharamunean egin ditu Cameronek adierazpenok.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eman diezazkiokeen aholkuen inguruan galdetuta, Cameronek berretsi du Espainiaren "batasuna" nahi duela, eta horrelako galdeketak legea errespetatuz egiteko garrantzia azpimarratu du.
Horren harira, lehen ministroa gustura agertu da eskoziarrek independentziari ezetz esan ziotelako.