Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Justiziako langileen gaineko eskumena galdu du Nafarroak

Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren arabera, bertan behera utzitako foru arauak Estatu espainiarraren eskumenak inbaditzen ditu.

Auzitegi Konstituzionala. Artxiboko irudia: EFE
Auzitegi Konstituzionala. Artxiboko irudia: EFE
Auzitegi Konstituzionala. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Nafarroari Justiziako langileen gaineko eskumena ematen dion 2011ko foru legea.

Konstituzionaleko osoko bilkurak aho batez onartu du Espainiako Gobernuak foru legearen arau batzuen kontra aurkeztutako helegitea. Aipaturiko legeak Nafarroako Administrazio Justiziaren pean dauden langileen erregimen juridikoari eragiten dio.

Epaiaren arabera, baliogabetutako arauak Espainiako Estatuari soilik dagozkion eskumenak inbaditzen ditu.

Nafarroako Parlamentuaren eta Gobernuaren iritziz, Nafarroak Justizia Administrazioko langileen gainean beste autonomia erkidegoek baino eskumen gehiago dituela jasotzen dute Nafarroako Foru Amejoramenduaren Legeak, Espainiako Konstituzioak eta Botere Judizialaren Lege Organikoak.

Hala ere, Auzitegi Konstituzionaleko epaiaren arabera, "Estatuari dagokio Justizia Administrazioko langileen estatutua eta erregimen juridikoa finkatzea".

Bestalde, 2003ko Botere Judizialeko Lege Organikoak Nafarroari Justizia Administrazioko funtzionarioen gaineko eskumenak aitortzen dizkion ikertzen ari da Konstituzionala.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan