Politika -

Autogobernua

Savater:'Federalismoa ez da independentismoa estaltzeko erabili behar'

Eskubide historikoak “eroskeria” egiteko ez erabiltzea eskatu die alderdi politiko abertzaleei filosofoak, autogobernua berritzeko lantaldean.

Savaterren ustez federalismoak 'desegituraketa estali' dezake

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Helburu independentistak” edota Espainiako Estatuaren “sakabanaketa” estaltzeko federalismoa erabiltzea “arriskutsua” dela ohartarazi du gaur Fernando Savater filosofoak. Horrez gain, eskubide historikoak “eroskeria” egiteko ez erabiltzea eskatu die alderdi politiko abertzaleei.

Autogobernua aztertzeko lantaldean, Legebiltzarrean, agerraldia egin du gaur filosofoak, eta Euskal Herriari buruz hitz egin du, baita Kataluniako prozesuaz ere. “Independentzia hitza erabili gabe, Estatuarekin apurtu nahi duten nazionalisten eskaerei eutsi egiten diote, euren eskumenak indartu nahi dituztela esan arren”, esan du.

Katalunian aurkeztu diren aukera batzuk, tartean federalismoa, “independentziaren aldekoen eskaerak” estaltzeko balio izango dutela adierazi du Savaterrek.

“Independentzia hitza ez dute erabiltzen, eta, ordainean, onartu egiten dituzte independentisten eskaera nagusiak”, berretsi du.

Hala ere, Administrazioari dagokionez, “arazo jakin batzuk konpontzeko” federalismoa erabiltzea babestu du Savaterrek. “Ondo funtzionatzen duten federalismoak” lurralde ezberdinak “batzeko” martxan jarritakoak izan direla azpimarratu du, “eta ez alderantziz”.

Herritarren erabakitzeko eskubidea onartu du, baina “horrek ez du esan nahi Estatu osoari eragingo dion erabaki bat hartzeko gaitasunik dutenik”, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea