Politika -

Fiskaltzaren bilera

Masen aurka egitea Kataluniako fiskalen esku utzi du Torres Dulcek

Bilera amaitu eta gero, Fiskaltzak agiri bat igorri du eta “Kataluniako Fiskaltza Nagusiak hartzen duen erabakiaren berri Estatuko fiskal nagusiari” emango diola azaldu du.

Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburua. Argazkia: EFE
Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburua. Argazkia: EFE
Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidentearen eta Exekutiboko kontseilarien aurkako kereila aurkeztea ala ez Kataluniako fiskalen irizpidearen esku utzi du Eduardo Torres Dulce Estatuko fiskal nagusiak.

Torres Dulce Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburuarekin eta Francisco Bañeres fiskalburuordearekin bildu da Fiskaltza Nagusiko egoitzan. Bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du.

Bilera amaitu eta gero, Fiskaltzak agiri bat igorri du eta “Kataluniako Fiskaltza Nagusiak hartzen duen erabakiaren berri Estatuko fiskal nagusiari” emango diola azaldu du, “Ministerio Publikoaren ekintza gobernatzen duten legaltasunaren eta inpartzialtasunaren markoan”.

Bileran, “Kataluniako parte-hartze prozesuan jazotako gertakarien balorazio juridiko-penala” egin dutela azaldu du agiriak.

Kataluniako bi fiskalez gain, Jaime Moreno idazkaritza teknikoko buruzagiak bileran parte hartu du. Generalitateko presidentearen aurkako ekintza penal posiblearen arlo teknikoan lagundu du Morenok.

Mossoek Kataluniako Fiskaltzari igorritako dokumentazioa mahai gainean izan dute fiskalek bileran. Agirien azterketa teknikoa egiten ari dira kereila aurkezteko aukera dagoen baloratzeko.

Presio politikoak, Fiskaltzari

Fiskaltzak Mas auzitara eraman behar zuela iragarri zuen Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPren buruzagiak asteartean, baina oraindik ez da halakorik gertatu. Gauzak horrela, Fiskaltzari egindako presioak salatu dituzte sektore batzuek.

Zentzu horretan, inolako presiorik izan ez dela adierazi du Emilio Frias Fiskalen Elkarteko bozeramaileak. “Izan ez direla zin egingo nuke, legeak onartzen ez dituelako”, erantsi du elkarte kontserbadoreko bozeramaileak.

Bestalde, “Fiskaltzaren erabateko autonomia” defendatu du Salvador Viada Fiskalen Elkarte Profesional eta Independenteko (APIF) bozeramaileak. Viadaren ahotan, “Fiskaltza eusten ari dela ematen du eta hori gauza ona da”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma